MAISUEN ARTEKO ELGOIBARKO NAZIOARTEKO XXVIII. XAKE TXAPELKETA
(2018ko abenduaren 12tik 18ra, Elgoibarren)

 

 

 

Elgoibar Gipuzkoako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Debabarrena eskualdekoa, Bizkaiarekiko mugakidea. 39,11 km² ditu, eta 11.481 biztanle zituen 2016. urtean.

 

            Elgoibarko Udaletxeko Batzar Aretoan jokatu da txapelketa hau. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, Euskal Xake Federakuntzak eta Zubi Ondo Xake Elkarteak antolatu dute.

 

            90 minutuko partidak izan dira, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

         2018-12-18: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA)

 

            Michael Oratovsky (Israel) (2.464) (4’5) – Mikel Huerga Leache (Nafarroa, Euskal Herria) (2.448) (4’5): 0’5-0’5.

            Karina Ambartsumova (Errusia) (2.383) (4) – Aleksa Strikovic (Serbia) (2.488) (5’5): 0’5-0’5.

            Javier Moreno Ruiz (Espainia) (2.450) (5) – Ilmar Starostits (Letonia) (2.458) (3): 0’5-0’5.

            Paul Velten (Lapurdi, Euskal Herria) (2.485) (6) Carlos Suarez Garcia (Asturias) (2.449) (2): 0’5-0’5.

            Adrian Martinez Fernandez (Bizkaia, Euskal Herria) (2.212) (2) Nicolo Napoli (Italia) (2.289) (3’5): 1-0.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA

 

1)    Paul Velten (Lapurdi, Euskal Herria) (2.485) – 6’5 puntu.

2)    Aleksa Strikovic (Serbia) (2.488) – 6 puntu.

3)    Javier Moreno Ruiz (Espainia) (2.450) – 5’5 puntu.

4)    Michael Oratovsky (Israel) (2.464) – 5 puntu.

5)    Mikel Huerga Leache (Nafarroa, Euskal Herria) (2.448) – 5 puntu.

6)    Karina Ambartsumova (Errusia) (2.383) – 4’5 puntu.

7)    Ilmar Starostits (Letonia) (2.458) – 3’5 puntu.

8)    Nicolo Napoli (Italia) (2.289) – 3’5 puntu.

9)    Adrian Martinez Fernandez (Bizkaia, Euskal Herria) (2.212) – 3 puntu.

10) Carlos Suarez Garcia (Asturias) (2.449) – 2’5 puntu.

 

            FIDE ELOAREN BILAKAERA

 

1)    Adrian Martinez Fernandez (Bizkaia, Euskal Herria) (2.212) – 20’40 gehiago.

2)    Nicolo Napoli (Italia) (2.289) – 12’20 gehiago.

3)    Paul Velten (Lapurdi, Euskal Herria) (2.485) – 10’60 gehiago.

4)    Karina Ambartsumova (Errusia) (2.383) – 8 gehiago.

5)    Aleksa Strikovic (Serbia) (2.488) – 5’40 gehiago.

6)    Javier Moreno Ruiz (Espainia) (2.450) – 5’30 gehiago.

7)    Mikel Huerga Leache (Nafarroa, Euskal Herria) (2.448) – 0’40 gehiago.

8)    Michael Oratovsky (Israel) (2.464) – 1’60 gutxiago.

9)    Ilmar Starostits (Letonia) (2.458) – 15’70 gutxiago.

10) Carlos Suarez Garcia (Asturias) (2.449) – 24’70 gutxiago.

 

         PAUL VELTEN BAIONARRA NAGUSITU DA

 

Resultado de imagen de ajedrez + paul velten

 

Paul Velten, torneoko garailea.

 

            Vietnamen jaio zen Paul Velten, baina 9 urte zituenetik Baionan bizi da. 25 urte ditu orain.

 

            2012. urtean seigarren sailkatu zen bere lehenengo parte hartzean. 2016an, bosgarren. Orain garaipena eskuratu du xakelari baionarrak.

 

            Lau garaipen eta bost berdinketako balantzearekin txapela eraman du. Ilmar Starostits letoniarra, Karina Ambartsumova errusiarra, Mikel Huerga Leache euskal herritarra eta Nicolo Napoli italiarra garaitu ditu, hain zuzen ere.

 

            Aleksa Strikovic buruan ibili da ia txapelketa osoan, baina azkenean bigarren geratu da. Azkeneko 5 partidetan berdindu du baina ez du nahikoa izan, nahiz eta partidarik galdu gabe amaitu.

 

            Javier Moreno Ruiz Aleksa Strikovicen aurka galltzen hasi zen eta ez du zama hori erabat gainetik kendu. Hirugarren postuan bukatu du.

 

            Mikel Huergak bosgarren postua eskuratu du. Paul Veltenen aurka soilik galdu zuen, baina eloa mugitzerik ez du lortu.

 

            Adrian Fernandez Martinez bizkaitarra ongi borrokatu da. Bederatzigarren zerrendaburua zen eta postu horretan bukatu du, baina eloa ongi lodituta: 20’40 gehiago. Alde horretatik, torneoari etekin gehien atera dion jokalaria izan da.

 

            TXAPELKETA HONETAKO HISTORIA

 

            1991. urtean, I. edizioan: Zenon Franco Ocampos (Paraguay).

            1992. urtean, II. edizioan: Elizbar Ubilava (Georgia).

            1993. urtean, III. edizioan: Gilberto Milos (Brasil).

            1994. urtean, IV. edizioan: Reynaldo Vera (Kuba).

            1995. urtean, V. edizioan: Marcelino Sion Castro (Espainia).

            1996. urtean, VI. edizioan: Felix Izeta Txabarri (Gipuzkoa, Euskal Herria).

            1997. urtean, VII. edizioan: Oleg Korneev (Errusia).

            1998. urtean, VIII. edizioan: John Van der Wiel (Herbehereak).

            1999. urtean, IX. edizioan: Juan Mario Gomez Esteban (Bizkaia, Euskal Herria).

            2000. urtean, X. edizioan: Oleg Korneev (Errusia).

            2001. urtean, XI. edizioan: Oleg Korneev (Errusia).

            2002. urtean, XII. edizioan: Oleg Korneev (Errusia).

            2003. urtean, XIII. edizioan: Horacio Saldaño (Argentina).

            2004. urtean, XIV. edizioan: Ivan Cheparinov (Bulgaria).

            2005. urtean, XV. edizioan: Oleg Korneev (Errusia).

            2006. urtean, XVI. edizioan: Azer Mirzoev (Azerbaijan).

            2007. urtean, XVII. edizioan: Kamil Milton (Polonia).

            2008. urtean, XVIII. edizioan: Oleg Korneev (Errusia).

            2009. urtean, XIX. edizioan: Mikel Huerga Leatxe (Nafarroa, Euskal Herria).

            2010. urtean, XX. edizioan: Azer Mirzoev (Azerbaijan).

            2011. urtean, XXI. edizioan: Azer Mirzoev (Azerbaijan), garaile; Oleg Korneev (Errusia), bigarren; Daniel Forcen Esteban (Espainia), hirugarren.

            2012. urtean, XXII. edizioan: Azer Mirzoev (Azerbaijan), garaile; Cristhian Cruz (Peru), bigarren; Viktor Moskalenko (Ukrania), hirugarren.

            2013. urtean, XXIII. edizioan: Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak), garaile; Cristhian Cruz (Peru), bigarren; Tanguy Ringoir (Belgika), hirugarren.

            2014. urtean, XXIV. edizioan Patrice Etchegaray (Lapurdi, Euskal Herria), garaile; Kevin Spraggett (Kanda), bigarren; Aleksa Strikovic (Serbia), hirugarren.

            2015. urtean, XXV. edizioan Borya Ider (Frantzia), garaile; Miguel Muñoz Pantoja (Peru), bigarren; Misa Pap (Serbia), hirugarren.

            2016. urtean, XXVI. edizioan Michael Oratovsky (Errusia), garaile; Aleksa Strikovic (Serbia), bigarren; Sinisa Drazic (Serbia), hirugarren.

            2017. urtean, XXVII. edizioan Henrik Teske (Alemania), garaile; Milos Stankovic (Serbia), bigarren; Srinath Narayanan (India), hirugarren.

            2018. urtean, XXVIII. edizioan Paul Velten (Lapurdi, Euskal Herria), garaile; Aleksa Strikovic (Serbia), bigarren; Javier Moreno Ruiz (Espainia), hirugarren.

 

            PALMARESA

 

1)      Oleg Korneev (Errusia) – 6 garaipen.

2)      Azer Mirzoev (Azerbaijan) – 4 garaipen.

3)      Daniel Alsina Leal (Herrialde Katalanak) – Garaipen bat.

4)      Ivan Cheparinov (Bulgaria) – Garaipen bat.

5)      Patrice Etchegaray (Lapurdi, Euskal Herria) – Garaipen bat.

6)      Zenon Franco Ocampos (Paraguay) – Garaipen bat.

7)      Juan Mario Gomez Esteban (Bizkaia, Euskal Herria) – Garaipen bat.

8)      Mikel Huerga Leatxe (Nafarroa, Euskal Herria) – Garaipen bat.

9)      Borya Ider (Frantzia) – Garaipen bat.

10)  Felix Izeta Txabarri (Gipuzkoa, Euskal Herria) – Garaipen bat.

11)  Gilberto Milos (Brasil) – Garaipen bat.

12)  Kamil Milton (Polonia) – Garaipen bat.

13)  Michael Oratovsky (Errusia) – Garaipen bat.

14)  Horacio Saldaño (Argentina) – Garaipen bat.

15)  Marcelino Sion Castro (Espainia) – Garaipen bat.

16)  Henrik Teske (Alemania) – Garaipen bat.

17)  Elizbar Ubilava (Georgia) – Garaipen bat.

18)  John Van der Wiel (Herbehereak) – Garaipen bat.

19)  Paul Velten (Lapurdi, Euskal Herria) – Garaipen bat.

20)  Reynaldo Vera  (Kuba) – Garaipen bat.

 

2018-12-18.

 

Iturria: “https://info64.org/xxviii-torneo-magistral-int-de-elgoibar/standings”.